Iratxe Pinedo Skaut taldeko begiraleak azaldu du propio jo zutela gazteek eta udalekuen arduradunek Puentenansako kiroldegira ostiralean. Izan ere, asteartetik euria etengabe izan zuten eta kanpamentuko zelaia putzuz beterik zegoen.
Egoera horren ondorioz, harremanetan jarri ziren udalarekin kirol azpiegiturara joateko. Inguruko hainbat udalekuk arazo larriagoak izan zituztenez, eta horiek ebakuatu zituztenez, Babes Zibilaren laguntza izan zuten.
Hala ere, Amurrioko Skaut guztiek ez dituzte gauak han igaro. 16 eta 18 artekoak txangoa egiten ari dira eta ez dira egon kiroldegian. Berez, gainerakoek ere asmo bera zuten, baina irteera bertan behera utzi zuten, euria ekiditeko.
Gaur kanpamentuan lo egingo dute amurrioarrek eta hurrengo igandean herrira itzuliko dira.