2018-2019 denboraldian aritzeko izen emate epea zabaldu du Amurrioko Pelotazale Elkarteak. Elkartetik herriko neska-mutil orori luzatu nahi diote bertan parte hartzeko gonbita. Inskripzio orriak Udal Frontoiko tabernan daude eskuragarri irailaren 15a arte.
Udan ere kirola egiteko aukera
Horrez gain, Amurrioko Udal Frontoia zabalik egongo da uda sasoi osoan zehar, goizez eta arratsaldez 10:00-13:00 eta 16:00-22:00 ordutegian, "herriko pilotari gazteek entrenatzeko eta dibertitzeko aukera izan dezaten".