Iaz aurkeztu zuten Txabolakoak jai koadrila berria. Aurten, berriz, abestia eratu dute; herriko musika eskolarekin. Musikari gisa aritu dira sormen prozesuan Aitor de Juan, Paula Barcelo, Julen Sasiain, Alberto Perales, Ana Rojo, Lucia Iturbe, Julene Sanchez, Galder Albizua eta Oscar Guinea.