Alpetan izango da Spiderabel bi pertsona itsu mendi zeharkaldi batean gidatuz

Aimar Gutierrez Bidarte 2018ko uzt. 25a, 07:51
Eguberri sasoian Babiora igoera antolatzen dute Montes Solidarios ekimenak, Amurrio Trail Taldeak eta Spiderabelek, aniztasun funtzionala duten lagunak gailurrera arte gidatuz. / Aiaraldea.eus

Montes Solidarios ekimenarekin batera Alpetara bidaiatuko du Abel Fernandez "Spiderabel" amurrioarrak datorren uztailaren 27an. Bi lagun itsu gidatuko ditu bertan Mont Blanc mendia inguratuko duen zeharkaldian.

Abel Fernandezek, "Spiderabel" goitizenez ezagututako amurrioarrak, Alpetara bidaiatuko du ostegun honetan “Tour du Mont Blanc” zeharkaldian bi pertsona itsuren mendi-gidari izateko.

8 egunez luzatuko da abentura. Bertan 150 kilometrotako ibilbidea osatuko dute Frantziako Chamonix herritik abiatuta, Mont Blanc mendigunea erabat inguratuz. Bidean zehar Frantzia, Suitza eta Italiako bailarak igaroko dituzte. “Orain arte inoiz egindako erronkarik handiena izango da Alpetakoa. Plazera izango da bi lagun itsu abentura honetan laguntzea” azaldu du Spiderabelek.

Elkartasuna mendi gailurretara
Aniztasun funtzionala duten lagunak mendi ibilaldietan laguntzen dituzten gidari talde batek osatutako ekimen gasteiztarra da Montes Solidarios. Spiderabel talde horren laguntzaile aktiboa da, hainbat maratoi eta mendi lasterketetan gidatu ditu aniztasun funtzionala duten kirolariak helmugarako bidean. 

Eguberri sasoian, Babiora igoera arrakastatsua antolatzeaz ere ardutazen da Spiderabel, Montes Solidarios eta Amurrio trail taldearekin batera.

Erlazionatuak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide