Uholdeen ondorioak murrizteko lanak egin dituzte udalak eta Kantauriko Urkidetzak

Erabiltzailearen aurpegia
Ekainaren 3an egondako ur erauntsiak hobeto kudeatzea izango da lanen helburua. / Aiaraldea.eus

Joan den ekainaren 3an egondako euriteen ondorioz kaltetutako guneak identifikatu dira eta hainbat lan egin dira, balizko uholdeak saihesteko.

Kantauriko Urkidetza Ur Partzuergoak, Amurrioko Udalarekin koordinatuta, zenbait hobekuntza lan egin ditu udalerriko gune jakin batzuetan, euspeneko horma txiki bat eraikiz eta ur metaketa murriztuko duen eta euri indartsuak ematen direnean, joan den ekainean gertatu zen bezala, ur gehiago xurgatuko duen sareta motako tapa sistema instalatuz.

Joan den ekainaren 3an izandako euriteen ondorioz, gune kaltetuenak identifikatu dira, eta uraren kanalizazio egokirako eta etorkizunean egon daitezkeen ur erauntsietarako dagoeneko hartuta zeuden neurriak indartzeko aukera ematen duten jarduketak egin dira.

Larrabe goia inguruan euspeneko horma txiki bat eraiki da, urari eusteko eta desbideratzeko, inguruko etxebizitzetan ez dezan eraginik izan, euriak indartsuak diren ekaitz egoeretan, batez ere. Gune horretako hobekuntzak osatzeko, ingurunean jarduketa gehiago daude aurreikusita.

Joan den ekainean kalte gehien jasan zituzten Mendiko kalearen 32 eta 34 zenbakien parean, aurrera eramandako jarduketei dagokienez, euri asko egiten duenean ur gehiago xurgatuko duen sareta motako tapa sistema instalatu da. Kale bereko 8 zenbakiaren parean ere sistema bera instalatu da.

Hobekuntza lan horiek amaitu ondoren, Kantauriko Urkidetza Ur Partzuergoak, Amurrioko Udalarekin koordinatuta, zenbait hobekuntza jarduketa gauzatzen jarraituko du, orain arte egindakoak bezalako neurri osagarrien bidez.

“Koordinazioa behar beharrezkoa da, kasu honetan gertatu den bezala, eurien eragina gehien jasan duten lekuetan premiaz jardun ahal izateko”, adierazi dute Julen Ibarrola Kantauriko Urkidetza Ur Partzuergoko presidenteak eta Josune Irabien Amurrioko Alkateak.

Erlazionatuak

Euskalmet: "30 ur litro metro koadroko bota ditu ordu erdian ekaitzak"

Aiaraldea

Euskalmeten Orozkoko kontrolgunetik adierazi dutenez, 30.3 litro metro koadroko bota ditu ordu erdian. Ekaitzak uholdeak eragin ditu eskualdeko zen...

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide