Dantza Lagunak Amurrioko jai kuadrillak bazkaria antolatuko du aurten ere, kideek parte har dezaten. Ekimena abuztuaren 12an egingo dute, 14:35ean San Anton plazan.
Menuak postrea ez ezik, dantzaldia izango du bazkalosterako. Interesdunek abuztuaren 8a baino lehen 3035 0089 18 0890049147 Laboral Kutxako kontu korrontean 20 euro sartu beharko dituzte, edo 15 euro umeak badira (12 urtetik azpikoak). Gainera, izena eta abizenak zehaztu beharko dituzte.
Zalantzak izanez gero, dantza_lagunak@hotmail.com helbide elektronikora idazteko aukera dago.