Sute bat egon da gaur arratsaldean Amurrioko Ugarte auzoko etxola batean. Aiaraldeko suhiltzaileak bertaratu dira egoera kudeatzera eta sua itzaltzea lortu dute. Josune Irabien alkateak eman du gertatutakoaren berri:
Amurrioko Ugarte auzoan etxola baten sutean Aiaraldeko suhiltzaileak aritu dira lan bikaina osatuz. Amurrioko babes zibila eta udaltzainak ere bertan izan dira. Eskerrik asko guztioi. pic.twitter.com/SgamCIDonH
— Josune Irabien (@josune_irabien) August 5, 2018