Sailkapen orokorreko bigarren postua eta Senior kategoriako lehena erdietsi ditu Iñaki Gonzalezek Cerezo de Arriban -Segovia- eginiko lasterketan. Amurrio Trail Taldeko kideak bertan egingo zen maratoian parte hartzeko asmoa zuen, baina bertan behera utzi zuten norgehiagoka hori, su arriskuagatik. Gauzak hala, 21 kilometroko lasterketan parte hartu zuen. Bertan lortu zituen aipatutako markak, 1 ordu eta 36 minutuko denbora eginaz.