aiaraldea.eus

Ongi etorri jaiak, ongi etorri Iguarrako!

Erabiltzailearen aurpegia Josune Irabien   Iritzia  Amurrio

Herritar hori: 2018ko txupinazoaren eta Iguarrakoaren etorreraren atarian gaude, eta, beste urte batez, ilusioz eta dibertsioz betetako sei eguni hasiera emango diegu.

Gogoz itxaroten ditugu, urtez urte, Amurrioko kultura eta kirol-elkarteen jardueraz betetako jai hauek. Garai batean, urte osoa egoten ziren zaindariaren festen zain; izan ere, ondo pasatzeko tarteak gutxi ziren eta gogoz itxaroten zituzten. Egun, nahiz eta gauzak aldatu diren, Abuztuko Jaiak ilusiorako, elkar topatzeko eta ondo pasatzeko tartea dira, eta koadrilek rol erabakigarria hartzen dute.

Errepara diezaiogun pregoilariaren garrantziari. Zaraobe saskibaloi taldea Amurrioren ordezkari ezin hobea izan zen Urrezko Guk sariaren hartzaile gisa. Orain, Mateo Balbuenak ordezkatuko ditu. Gure aurreko garaietan gertatutakoa eta bizi izandakoa ezagutzera emateari emandako gizona da, eta Amurrioren izena zabaltzen lagundu du bere 100 urte baino gehiagoko bizitzan.Egun hauek gurekin ospatu ezin dituztenak gogoan, bertakoak eta kanpokoak gonbidatzen ditut jaietan aktiboki parte hartzera, Amurrion dakigun moduan: errespetuz eta armoniaz.

Ongi etorri jaiak, ongi etorri Iguarrako. ONDO PASA GUZTIOK!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa