Amurrioko Jai Herrikoien Batzordeak adierazi duenez, Otsemeak taldea hautatu dute herritarrek txosnaguneko pregoilari izateko. Babes gehien pilatu duten eragile edo norbanakoak hauek izan dira, hurrenez hurren: Otsemeak, Amurrio Trail, Burubio Kultur Elkartea, Giltzarrapo futbol taldea, Bihotza Konpartsa eta Eloy okina. Larunbatean irakurriko dute pregoia, 18:30ean Guk parkean.
Abuztuaren 3an zabaldu zuten parte hartze prozesua, eta atzo eman zuten jakitera emaitza:
Larunbatean irakurriko du jai herrikoien pregoia Otsemeak taldeak, beraz; 18:30ean Guk parkean. Ondoren jaurtiko dute festetako lehen txupina. Udalaren pregoi irakurtaldia, berriz, igandean izango da, 18:15ean udaletxean.