Amurrioko Musika eskolako lagunek abesti bat eskaini diote Balbuenari, omenaldi gisa. Segidan iritsi dira jai koadrilak Juan Urrutia plazara. Herriarenak koadrila ez da udaletxeko banda banaketara azaldu, plaza erdigunetik zabaldu dute Julen Ibarrola eta Alfredo Remirezen aldeko elkartasun keinua. Herriarenak koadrila aipatu gabe bukatu du ekitaldia Udalak. Jendetza batu da Juan Urrutia plazan, eta txupina jaurti ondoren ekin diote kalejirari.