Gaur arratsaldean izan da Amurrioko jaien txupinazoa. Jendetza batu da Juan Urrutia plazan, eta txupina jaurti ondoren piztu da festa. Gorabeheeraz betetako arratsaldea izan da. Mateo Balbuenak, 104 urteko miliziano komunistak ezin zian du pregoia irakurri, osasun arazoak dituelako.
Horrez gain, Herriarenak koadrila ez da udaletxeko banda banaketara azaldu. Talde horretako kideek plaza erdigunetik zabaldu dute Julen Ibarrola eta Alfredo Remirezen aldeko elkartasun keinua. Gauzak hala, Herriarenak koadrila aipatu gabe bukatu du ekitaldia Udalak. Abuztuaren 17ra arte luzatuko da festa herrian.