Tokiko produktuen salmenta eta gastronomia izan ziren nagusi atzo goizean Amurrioko jaietan. Azoka eta marmitako txapelketa egon ziren Juan Urrutia plazan. Protagonista nagusiak, baina, jai koadrilak izan ziren. Ehunka lagun bildu ziren San Anton plazan egin zen bazkarian. Arratsaldean, aldiz, koadrilen arteko jokoak egin zituzten parkean. Iluntzean jende andana bertaratu zen San Anton plazara, ohiko odolosteak afaltzeko.