aiaraldea.eus

Irudimen uholde batek zeharkatu ditu Amurrioko kaleak karrozen desfilean

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez   Jendartea  Amurrio
Irudimen uholde batek zeharkatu ditu Amurrioko kaleak karrozen desfilean

Bukaerara jotzear daude Amurrioko Jaiak. Gaur iluntzean, ohikoa den bezala, karroza desfileak herriko kaleak zeharkatu ditu.

Irudimena izan da protagonista gaur Amurrion. Herriko kuadrillek asteak daramatzate iluntzean aurkeztu dituzten karrozak prestatzen. Orotariko gaiak landu dituzte: "The Simpsons" telesaila, Indonesia, sagardotegiak, Barbie panpina...

Karrozen desfilea ez da izan, ordea, arratsaldea jantzi duen ekintza bakarra, amurrioarrek kale antzerkiaz edota bizikleta gainean egindako akrobazietaz gozatzeko aukera izan dute

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa