El Boli koadrila: “Udalaren mantenu ezak gure azken lau asteetako lana bertan behera utzi zuen karrozen desfilean”

Txabi Alvarado Bañares 2018ko abu. 17a, 19:18

El Boliren karroza, apurtu baino lehen. / El Boli koadrila

El Boli koadrilari karroza apurtu zitzaion atzo, “gurdia egoera txarrean zegoelako”. Taldeko kideek nabarmendu dute gurdia eta sorgailuak “Amurrioko Udalaren erantzunkizuna” direla. Gauzak hala, datozen urteei begira neurriak hartzea eskatu diote tokiko erakundeari.

Oharra plazaratu dute El Boli koadrilako kideek atzo gauean eginiko karroza desfilean gertatutakoa azaltzeko. Jai talde horretako kideek ezin izan zuten prestatua zuten karroza atera. “Aparkalekutik atera bezain pronto, gure karrozaren txasisa apurtu zen eta ezin izan genuen konpondu”, azaldu dute. El Boli-ko kideek nabarmendu dute gurdia eta sorgailuak “Amurrioko Udalaren erantzunkizuna” direla.  “Udalaren mantenu ezak gure azken 4 asteetako lana bertan behera utzi zuen, gu etsipenez eta ezintasunez betez”, salatu dute, “zorionez, gurdia aparkalekuaren irteeran apurtu zen eta ez desfilearen erdian, kale nagusia jendez beterik dagoenean”.

Hala ere, desfilean parte hartu zuten koadrilako kideek, karrozarik gabe. “Epaimahaiak gure koadrila karroza lehiaketan kontuan hartu zuen eta azkenengo postua eman zigun”, azaldu dute, “ez dugu ulertzen erabaki hau, gure karroza aparkalekuan geratu baitzen, desfilatu ezinik”.

Ez da lehen aldia
Koadrilako kideek gogorararazi dute duela bi urte antzeko egoera bat bizi izan zutela. “Karrozan erabiltzen den sorgailuak gure tresneria elektrikoa izorratu zuen; argiak, musika-ekipoa eta ordenadorea”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide