Txirrindulari profesional gisa arituko da Luisa Ibarrola aurrerantzean. Ginestar-Delikia Sport taldeak fitxatu du kirolari sarataxoarra datorren ziklokross denboraldiari begira. Gauzak hala, Bizikleta.com taldea utzi du Ibarrolak, eta Amurrioko Txirrindularitza Klubarekin amaituko ditu errepideko eta mendiko txirrindularitza denboraldiak.
Saratxoarra oso pozik azaldu da emandako saltoarekin. Talde profesionalean egoteak atea irekiko dio material berria lortzeari eta orain arte eskura izan ez dituen norgehiagoketan parte hartzeari, munduko kopak kasu. Hala adierazi du Ibarrolak berak hedabideei eginiko adierazpenetan.
Dena den, Ginestar-Delikia Sport taldearekin duen kontratua ziklokroserako da soilik. Gauzak hala, BTT denboraldian eta udako lasterketetan aritzeko parada izango du kirolari aiaraldearrak.