Udalak positiboki baloratu ditu aurtengo jaiak

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2018ko abu. 21a, 10:27
Iragan asteko igandean egin zen jaien txupinazoa. / Aiaraldea.eus

Eguraldia oso egonkorra izan ez den arren, Amurriok jai arrakastatsuak bizi izan ditu. Giro bikaineko sei egun, jende askorekin, egunez batez ere, dantzaldietako eta kontzertuetako musika bikainari esker gauek ere gustu guztiak asebete dituzten arren.

Jende, gustu eta adin guztietarako diseinatutako doako eta kalitatezko jarduera ugarien nondik norakoaren “oso balorazio positiboa” egin du Udalak. Horrela, jende gehien bildu zuten ekitaldiak txupinazoa, Urrutia plaza jendez bete zituzten kontzertuak eta, jakina, karrozen ohiko desfilea izan ziren, koadrilek prestatutakoa ikusteko ehunka pertsona biltzen dituen jaietako ekitaldi klasikoa, hain zuzen ere.

Jaien arrakasta, neurri handian, Amurrioko herritarren eta elkarteen lankidetzan oinarritzen da. Hori dela eta, “eskerrak eman nahi dizkiet, guztiok, sei egunez, ehun jarduera baino gehiagoz gozatu ahal izateko jaietako jarduera bakoitzaren antolakuntzaren ostean egon diren pertsona guztiei, jaietako giroa alaitzera lagundu zuten sei koadrilei eta udalerrian ditugun elkarte ugariei, batez ere”, adierazi du Josune Irabien Amurrioko alkateak.

Horrez gain, Udalak balioan jarri nahi du antolatutako jarduera guztiek izan duten partaidetza handia, gazteei zuzendutakoek, batez ere. Gainera, jaietan ez dela jazoera azpimarragarririk egon ere azpimarratu behar da. Hori dela eta, Amurrioko biztanle guztiak zoriondu behar dira “errespetu eta tolerantzia eredu direlako eta jaiegunetan bizi izan den giro bikainean lagundu dutelako”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide