Ertzaintzaren Trafiko Sailak adierazi duenez, 8:30ean auto istripua egon da Lezaman, gasolindegiaren inguruan. Ibilgailu bat errepidetik atera da, eta kolpearen ondorioz barnean zihoazen bi lagunak zauritu dira. Galdakaoko erietxera eraman dituzte. Kotxea kendu bitartean errail bat moztuta egongo da.