Amurrioko Txirrindulari Elkarteak ez du udan atsedenik hartu. Festen testuinguruan makina bat lasterketan hartu dute parte.
Luisa Ibarrola saratxoarrak ziklokross profesionalera egin du jauzi, baina Amurrioko Txirrindulari Taldearekin lehiatuko da errepideko probetan. Iruñean izan zen larunbatean. "Ez da asteburu txarra izan. Sailkapen orokorrean zazpigarrena izan zen, eta junior kategorian aurrena", adierazi dute.
Julen Garcia, berriz, Opakuako igoeran aritu zen. Hirugarren helmugaratu zen Garcia, eta postu bera lortu zuen Amurrioko Txirrindulari Elkarteak taldeka. "Denboraldi gogor baten ondoren abidirudi azken datetan hegan egitea lortzen ari dela Etorki-Electroalavesa taldea".
Amurrioko festen baitan, 65.Aiarako Itzulia antolatu zuen klubak. 160 lagunek hartu zuten parte, nahiz eta 96k soilik bukatu zuten lasterketa. Iñigo Elosegi izan zen garailea, Lizarte taldeko txirrindularia. "Beste behin ere eskertu egin nahi dugu urterik urte laguntzen egon diren pertsona ororen ahalegin mugagabea".