Abuztuaren 17tik 22ra jokatu da Refor industriagunean Euskadiko Agility txapelketa. Iaz Urduñan egin zuten, Arbieto zelaian. Pedro Martinez elkarteko lehendakaria aritu da, besteak beste, antolatzen. "Oso balorazio positiboa egin dugu", adierazi du.
Duela sei urte ekin zioten txapelketa antolatzeari. Azken bi edizioak Urduñan egin zituzten, "oso arrakastatsuak izan ziren ere". Alabaina, Amurrioko azpiegiturak hobeak direla iritzita tokiz mugitzea erabaki dute aurten. "Antolakuntza aldetik, udalaren jarrera eta herriaren harrera ona ikusita, Amurrion errepikatzea gustatuko litzaiguke hurrengo urtean ere".
400 txakur parte hartzen
Parte hartzeari dagokionez, handia izan da Martinezen esanetan: "400 txakurrek hartu dute parte".
Horietako batzuk Euskal Herrikoak izan dira. Beste batzuk, aldiz, ez. "Espainiako Autonomia Erkidego askotatik etorri da jendea, baina baita Europatik ere: Portugal, Frantzia, Italia, Txekiar Errepublika, Austria... Maila guztietan da positiboa balorazioa".
Epaileak ere "kategoriakoak" izan dira: "Munduan 10 onenen artean dauden 4 epaile ekarri ditugu. Sekulakoa izan da, Europan ere izan du eragina Amurrioko Agility txapelketak".
Argazkiak: Raul Olaya