Atzo arratsaldean trafiko istripua jazo zen Amurrioko Bañuetaibar kalean. Auto bat errepidetik atera zen eta aldamio baten aurka jo zuen.
Kolpearen ondorioz, eraikin enpresako langile bat ospitaleratu zuten Galdakaon, eta autoaren gidaria ere artatu behar izan zuten larrialdi zerbitzuek.
Amurrioko Udaltzaingoak adierazi duenez, oraindik ez dute atestatua osatu, baina ikerketa ia bukatu dute, lekukotzak eta neurriak hartuta. Egindako lanaren arabera, gidaria lokartu egin zen lanetik zetorrenean. Hori dela eta, aldamioen kontra jo zuen ibilgailuak. Zehazki, une horretan langile bat ari zen barrak jasotzen bertan, eta metalezko elementuek kolpatu egin zuten.