Europako Mugikortasun Jasangarriaren Astearekin bat egin du Amurrioko Udalak. Irailaren 17tik 23ra hainbat ekintza egingo dituzte herrian hori dela eta. Hilaren 22a autorik gabeko eguna izango da, eta Pilotalekua, Larrinaga eta Iturralde kaleak moztuta egongo dituzte, 10:00etatik 15:00etara.
Horrez gain, Nerbioiko parke linealean seinaleak jarriko dituzte, “neurri iraunkor gisa”. Bizikletak aparkatzeko tokiak ere jarriko dituzte, Pilotalekua kalean eta Reforren.
Josune Irabienek aste horretan egingo diren ekimenen garrantzia azpimarratu du:
Hauek dira Mugikortasun Jasangarriaren astean egingo diren ekintzak:
- Irailaren 17tik 30era José Miguel Llanoren HIRIKO TXIRRINDULARIAK CICLISTAS URBANXS argazki erakusketa Amurrioko kiroldegian.
- Irailaren 18an, 20an eta 22an 10:00etatik 13:00etara, bisita gidatuak bizikletaren museora Reforean. (Ez da beharrezkoa aurretik izena ematea).
- Kirol taldeen eta lehen hezkuntzako 6. mailako ikasleen artean, kirol jardueretara eta ikastetxeetara bizikletaz eta oinez joatea sustatzea. Partaideen artean identifikaziorako txalekoak banatuko dira.
- Bide segurtasunari buruzko hitzaldiak ikastetxeetan, lehen hezkuntzako 6. mailako ikasleentzat.
- Irailaren 19an, goizeko 10:00etan, Juan Urrutia plazan, pasealdi osasungarria nagusientzat. (Ez da beharrezkoa aurretik izena ematea).
- Irailaren 20an, 18:30ean, Kultura Etxeko aretoan, Amurrioko mugikortasunari eta trafikoari buruzko solasaldia, Amurrioko Udaltzain Buruaren eskutik.
- Irailaren 23an, Aurreraka elkarteak antolatutako ibilbide solidarioa, goizeko 11:00etan Juan Urrutia plazan. 7 kilometroko ibilbidea, Juan Urrutia plazara itzultzeko, bertan pintxo-pote solidarioa eta zunba klasea egiteko. 7 euro balio izango duten inskripzioak Amurrioko Kultur Etxean egin daitezke, bertara joanda, edo amaurreraka@gmail.com helbidera mezu bat bidaliz.
Minbiziaren aurkako ekimena
Minbiziaren aurkako ibilaldia egingo den lehen aldia izango da aurtengoa. Aurreraka elkarteko kideek antolatu dute, tokiko erakundearen laguntzarekin. Egitasmoaren nondik norakoak azaldu dituzte antolatzaileek: