Amurrioko Udalak aste honetan hasi ditu Kultur Etxeko teilatu azpiko solairuko komunak berriztatzeko lanak. 5.000 euroko inbertsioa eta astebete inguruko egikaritze epea duten lan horiei esker, komun berriak prest egongo dira, erabiltzeko moduan, arte eskolaren ikasturtea hasten denerako.
Beste gauza batzuen artean, komunetan zeuden kalteen eta alikatatuetan eta zoladuretan apurtuta zeuden zatien ondorioz zen beharrezkoa lan hori egitea. Gainera, horri, solairu horretan dagoen komun bakarra dela gehitu behar diogu, beste batzuen artean, pintura, marrazketa eta zeramika jarduerak egiten dituzten pertsona guztiei zerbitzua ematen diena. Gauzak horrela, komun berriak instalatuko dira, hormako eta lurreko azulejuak berriztatuko dira, eta egoera txarrean dauden elektrizitate eta iturgintza instalazioak aldatuko dira.