Yarritu S.A. enpresari esleitu diote ura Askargan mendiaren gainetik Izoriako Ur Edangarriaren Tratamendurako Estazioraino eramateko bidea eraikitzeko obra. 1.217.736 euro eta 10 hilabeteko epea izango du enpresak lan horiek burutzeko. Gauzak hala, uste baino ditu gutxiago gastatuko du Aldundiak obretan, 1.849.257 euro baliatzea baitzuten aurreikusia. Ura Larrinbe, Iperraga eta Aspuruko biltegietaraino iristeko beharrezko azpiegiturak ere eraikiko dituzte.
Uraren kalitatea gora
Askargan menditik doan sareko urak Aspuruko estazioan tratatu dira orain arte. Izoriakoa, baina, modernogoa da. Hori dela eta, uraren kalitatea handiagoa izatea ahalbidetu dute obrek.