aiaraldea.eus

Aldatu beharreko gauza asko

Erabiltzailearen aurpegia Ane Eizagirre eta Sandra Castaño   Iritzia  Amurrio

Jendez betetako metrotik jaitsi bezain laister ondoko eskaileren amaieran ikusi genuen argi izpia. Gure helmuga zen, Atenas. Baina hori ez zen espero genuen errealitatea. Krisiak zigortutako hiriburu batekin egin genuen topo; drogaz, pobreziaz eta zikinkeriaz betetako hiriburua. Hala ere, zaila egiten zaigu ulertzea nola bihurtu den hain ekomomia txarra duen hiriburu bat Europa osoko errefuxiatu askoren helmuga.

Anabasa horren guztiaren erdian, “Victoria Social Center” dago. Bertan egin genuen gure boluntariotza  eta esan dezakegu errefuxiatuen euskarri garrantzitsu bat dela.

Bertan beste boluntario batzuekin egin genuen lan, ingeleseko klaseak ematen, hainbat motako eskulanak egiten, umeak zaintzen edota janaria banatzen.

Zalantzarik gabe, janaria banatzea izan zen gogorrena eta harrigarriena. Orduak ematen zituzten  eguzki azpian itxaroten, janariz betetako poltsa soil  baten esperoan. Haien aurpegietan ikusten zen desesperazioak inpotentzia sorrarasten zigun. Haien azalean jarrita eta bertan bizitako guztiaz oroituz, errefuxiatuei ematen zaien tratua ez zaigu batere justua iruditzen. Horregatik, gure kasuan, bidaia hau, injustizia honen aurrean hartu beharreko jarrera berriaren hasiera izango dela uste dugu.
Oraindik lan asko eta aldatu beharreko gauza asko ditugu aurrean. Beti prest!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa