Toponimia eta etnografia topaketek Aztarna elkartearen museoaren ateak zabalduko dituzte

Aimar Gutierrez Bidarte 2018ko urr. 10a, 19:00
Antzinako lanabesen bilduma handi bat daukate Aztarnako kideek museoan. / Aiaraldea.eus

Aztarna elkarteak 3. Toponimia eta Etnografia Topaketak antolatuko ditu urriaren azken asteburuan, Amurrioko Refor gunean. Elkarteak duen museo etnografikoak ateak irekiko ditu horretarako.

Aztarna elkarteak bi urterik behin antolatzen duen toponimia kongresuaren hirugarren edizioa antolatuko dute urriaren 27an Reforren.

9:30ean abiatuko da zita. Euskal Herriko, Burgoseko eta Errioxako toponimoak izango dituzte aztergai, besteak beste. Hainbat ikerlariren artean aurkeztutako sei ponentzietatik abiatuko dira horretarako. Eskualdeko izenen jatorriaz ere arituko dira. Jose Ignacio Salazarrek Urduñako jai eta santuen toponimia izango du ardatz eta Jesus Maria Garayok, aldiz, Gorobeleko toponimiari buruzko lan bat aurkeztuko du.

Egitarau guztia hemen kontsulatu daiteke.

Museo etnografikoa ikusteko parada
Aztarna elkarteak Reforren duen Museoan egingo dituzte topaketak. Elkarteko kideek hilabeteak daramate lanean museoaren berrantolaketa bukatzeko. Eginiko aldaketek “museo itxura handiagoa” eskaini diote espazioari eta, gauzak hala, biltegian zituzten hainbat altxor atera dituzte argitara, fosil bilduma handi bat, esaterako.

Urriaren 27ko topaketak ez dira izango, ordea, espazioa bisitatzeko egongo den aukera bakarra. Azaroaren 3an museoak berriz irekiko ditu ateak. San Pedro mendiko lubakietako 3. indusketa kanpainaren ondorio nagusiak aurkeztuko dituzte EHUko arkeologoek egun horretan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide