aiaraldea.eus

"Birziklatu beira emakumeen alde" kanpaina abiatu du udalak

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala   Jendartea  Amurrio

Bularreko minbiziaren kontrako borrokaren alde arituko dira elkarlanean Amurrioko Udala eta Ecovidrio, "Birziklatu beira emakumeen alde" kanpaina bidez.

"Birziklatu beira emakumeen alde" kanpaina abiatu du udalak
Beirak biltzeko ontzi larrosak jarri dituzte. / Amurrioko Udala | Ikusi handiago | Argazki originala

Amurrioko Udala Ecovidriorekin lankidetzan arituko da aurten, “Birziklatu beira emakumeen alde” kanpainaren bitartez, Bularreko Minbiziaren Munduko Eguna, urriaren 19a, dela eta. Ekimenaren helburua, herritarrak beirazko edukiontziak birziklatzera gonbidatzea da, kausa on bati laguntzeko eta bularreko minbiziaren kontra borrokatzeko.

Amurrion bi edukiontzi arrosa instalatu dira Dionisio Aldama kalean. Herritarrek bertan uzten duten beirazko edukiontzi kilo bakoitzeko, Ecovidriok euro bat emango dio Fundación Solidaria Frente al Cáncer izenekoari. Edukiontziak hilabetez egongo dira herrian.

Horrez gain, bularreko minbiziaren aurreko kontzientziazioaren eta elkartasunaren sinbolo gisa, Ecovidriok diseinu berezia duen etxerako edukiontzia sortu du. Miniglú-a Miniglú.es webgunearen bitartez eskuratu ahal izango da, eta irabaziak Fundación Sandra Ibarra de Solidaridad Frente al Cáncer izenekora bideratuko dira, gaixotasun horren prebentzioan, informazioan eta sentsibilizazioan laguntzeko.

“Horrelako kanpainak oso garrantzitsuak dira, gaixotasuna ikusgai bilakatzen laguntzeaz gain, jendearen inplikazioa delako arrakastatsu bilakatzen dituztenak. Beirazko edukiontziak birziklatzeko keinu hutsak, ingurumenaren aldetik dituen onurez gain, oraingo  honetan bularreko minbizia ikertzen lagunduko du”, adierazi du Estibaliz Sasiain Berdintasun zinegotziak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa