Indartsu hasi dute ikasturtea Burubio Kultur Elkarteko kideek. Akerbeltz taldea igo zen irailean elkartearen pabilioiko oholtzara, Artzain Egunaren testuinguruan. Urriaren 20an izango da hurrengo zita, Patxuco Nice eta Lenao taldeekin.
27an Postpose eta Fabels taldeek joko dute, eta Ataxia F., Prophetic Scourge eta Fractalityk, aldiz, azaroaren 23an.
Azaroaren 30ean, aldiz, metal doinuak izango dira nagusi, Childrain, Meltdown, Izatefaltsua, Broken Horizon eta Minerva taldeekin.
Abenduaren 14an aurreikusi dute urteko azken kontzertua eskaintzea, Eraso!, Fetitxe eta Free The Wheel taldeekin.
Urtarrilaren 19an itzuliko dira, The Soulbreaker Company, Tara eta La Reverso taldeen emanaldiarekin.
Burubioke.com webgunean topatu daiteke kontzertuei buruzko informazio guztia.