aiaraldea.eus

Amurrioko Udalak 10,24 baso hektarea birlandatuko ditu

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala   Politika  Amurrio

39.580 euro erabiliko dituzte lan horiek egiteko. Erroiaspe, Estaketa, Sastra, Lupetza, Pardio eta Arregikozelai guneetan landatuko dituzte zuhaitzak.

Amurrioko Udalak 10,24 baso hektarea birlandatuko ditu
Hainbat gunetan landatuko dituzte zuhaitzak. / Imanol Lavado | Ikusi handiago | Argazki originala

Amurrioko Udalak, udalerriko hainbat lur-sailetan, Erroiaspe, Estaketa, Sastra, Lupetza, Pardio eta Arregikozelai guneetan, dauden 10,24 hektarea zuhaitzez birlandatuko ditu. Gune horien egungo egoera, behin betiko ustiapenaren eta aprobetxamenduaren ondoren, baso soila edo parte batean birgaitua da. Jarduketa hori, “Amurrioko erabilera publikoko 1 zenbakiko basoko eta baso publikoko zenbait lur-sailetan 43,89 hektarea birlandatzeko proiektuaren” barruan jasotzen da.

Aipatutako guneak birlandatzeko tulipa arbola, haritz eta lizar espezieekin egingo da, unaden baldintzen arabera.

Amurrioko baso publikoen Antolamendu Planean proposatutako bioaniztasunaren hedapenerako jarraibideak kontuan izanda, hiru unadetan banatutako 4,95 hektareatan landatuko den espeziea tulipa arbola (Liriodendron tulipifera) izango da, ekoizpen eta babes funtzio mistoa duen espeziea.

Beste alde batetik, gainerako unaden ingurumen baldintzak kontuan izanda, eta ekoizpena bioaniztasunaren hobekuntzarekin eta harroen burualdeak eta errekak babestearekin bateragarri egiteko Amurrioko Udalak duen asmoa gehituz, zenbait hostozabal unada sartuko dira, haritzak eta lizarren bat, babes izaerarekin, batez ere. Hiru unadatan banatutako 4,93 hektareatan bertako haritza landatuko da. Horrez gain, 2,25 hektareako unada batean, landare mikorrizatua sartzea proposatu da, boletus edulis onddoa ekoizteko. Lur-sail horretan hostozabal asko daude une honetan, sahatsak batez ere, eta baita gaztainondoak eta haritzak ere. Azkenik, errekaren burualdeko ardatzaren bi aldeetan, Estaketan, 3.500 metro karratu lizar birlandatuko dira.

Zuhaitzak birlandatzeko eta lurra birgaitzeko lanek 39.580 euroko inbertsioa eskatuko dute.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa