Bueltan daude Domekerö arratsalde-pasak, euskara sustatzea helburu

Txabi Alvarado Bañares 2018ko urr. 17a, 07:00

Igandero egingo dituzte aisialdi-ekintzak. / Bizkaiko Urtxintxa Eskola

Datorren igandean -urriak 21- egingo dute hasiera jaia, eta abendura arte luzatuko da egitasmoa. Saioak doakoak eta irekiak izango dira.

Domekerö egitasmoaren edizio berria abiatuko dute datorren igandean -urriak 21- Tertangako Etxean. Igandero egingo dituzte arratsalde-pasak, toki berean, 16:30etatik 18:30etara. Aste bakoitzean ekintza bat egiteko asmoa dute, “euskararen erabilera indartzea helburu”.

Azaroaren 4an munduko errezetak izango dituzte hizpide, familian egiteko sukaldaritza tailerrekin. Azaroaren 11n zinema emanaldia eskainiko dute. 18an, aldiz, murala osatuko dute, euskaraz bizi nahi dutela aldarrikatzeko.

“11 egun euskaraz!” izena jarri diote abenduaren 2an egingo duten ekimenari, Euskaraldiari lotua egongo baita. Abenduaren 9an jolas kooperatiboak eta askaria eskainiko dituzte eta kontzertu didaktikoa, aldiz, 16an.

Abenduaren 23koa izango da azken igandea: Iluntze mitologikoarekin emango diote amaiera egitasmoari.

Irekiak eta doakoak
Bizkaiko Urtxintxa Eskolak antolatzen du ekimena, Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Saio erabat irekiak eta doakoak izango dira guztiak, eta informazio gehiago eskatzeko e-maila jarri dute interesdunen eskura: komunikazioa@urtxintxaeskola.eus.

Azken urteetan hezkuntza alorreko erreferentziazko gunea bihurtu da Tertangako Etxea. Bertako jolasgunea auzolanean eraiki zuten duela bi urte haurrek eta nagusiek elkarlanean:

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide