Gaztetxeko espazioa nola atondu erabakiko dute gaur

Txabi Alvarado Bañares 2018ko urr. 19a, 08:00
Duela lau urte ireki zuten gaztetxea. / Amurrioko Gazte Asanblada

“Eman buelta gaztetxeari” dinamika egingo dute arratsaldean, ikasturte berriari begirako plangintza osatzeko.

Ikasturte berriari gogor helduko diote Amurrioko Gazte Asanbladako kideek. “Eman buelta gaztetxeari” eztabaida-saioa egingo dute gaur arratsaldean. “Ikasturte honetan landuko duguna baldintzatuko duen ekimena izango da”, jakinarazi dute, “printzipioz, saio bakarra egingo dugu. Hala ere, ikusten bada jarraikortasun bat behar duela edota bertan egon ez den jende batekin kontrastatu edo herriari galdetu beharko litzaiokeela topatuko ditugu hori egiteko moduak”.

“Gaztetxeak espazio gisa dituen aukerak” aztertuko dituzte, beharren arabera espazioa nola moldatu ikusteko. “Aurtengo erronkak zehaztea eta horren araberako plangintza sortzea” ere izango dute helburu. “Laburbilduz, amesten dugun gaztetxea eraikitzeko beharrezkoak ditugun zutabeak egonkortzea eta ernaltzea izango da xedea”, azaldu dute Gazte Asanbladako kideek.

Nabarmendu dutenez, gaurko saioan ateratzen dituzten ondorioek baldintzatuko dute urteko plangintza, hainbat gauza erabakiko baitituzte bertan: obrak egingo dituzten, espazioak berrantolatuko dituzten eta noiz egingo duten hori guztia.

18:00etan hasiko da dinamika, Gaztetxean bertan. 20:30etatik aurrera pintxopotea egingo dute eta Ziztada & Rlantzen kontzertua egongo da jarraian, 21:00etan.

Lau urteko ibilbidea
Duela lau urte aurkeztu zuten San Joseko Gaztetxe proiektua Amurrioko Gazte Asanbladako kideek. Orduz geroztik makina bat ekintza egin dituzte auzoko Kultura Etxea ere barnebiltzen duen eraikinean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide