Zaraobe Institutuko latingo ikasleek eginiko posterrak La Casonan egongo dira ikusgai datorren urriaren 29tik azaroaren 13ra arte.
Tito Livio historialari erromatarrak bere lanetan aipatutako emakume heroiei buruzko posterrak izango dira. Ez dut ausarta izan nahi, librea izan nahi dut izenburua jarri diote erakusketari. Duela 2.000 urte emakumeek pairatzen zituzten abusuak eta gaur egun arte aurreratu den apurra jorratzen dute lanek.
Zazpi lanek saria jaso zuten EHUko Letren Fakultateak antolatutako Tito Livio poster lehiaketan. Posterren egileak erakusketan egongo dira, bertaratzen den orori lanei buruzko azalpenak emateko prest.