Kamioi bat irauli da gaur goizean Amurrion, AP-68 errepidean. Goizeko zazpiak aldera jazo da ezbeharra. Ibilgailua Bilboko norantzan zihoan, baina irauli egin denean Zaragozako norantzako errailetan amaitu du. Gauzak hala, norantza horretako ezkerreko eta erdiko errailak moztu behar izan dituzte. Ertzaintzak jakinarazi du momentuz ez dela trafiko pilaketarik gertatu.
Anbulantzia bat bidali dute istripua gertatu den tokira, baina gidariak ez du zauri larririk, poliziaren arabera.