2018/11/06 17:00

Hitzaldia

Boluntariotza programa berria, Europar Batasunak antolatuta

Boluntariotza programa berria, Europar Batasunak antolatuta
Virgen Niña ikastetxea, Amurrio

Azaroaren 6ean, arratsaldeko 17:00etan, Amurrioko Virgen Niña Ikastetxean gazteentzako diru-laguntzen programei buruz hitz egiteko jardunaldia ospatuko da Europar Solidaritate Erakundeak bideratuta. Programa honek milaka gazte kontinentean zehar proiektu solidarioetan parte hartzea du helburu.

Aurten Amurrio izango da partaide, Gasteiz eta Donostiarekin batera. Jardunaldia Europako Batasunaren bidez Europa osoan zabaldutako kanpainaren parte izango da. Deialdia aurrera eraman ahal izateko, Euskadiko Europe Directeko teknikari bat izango dugu ikastetxean.

Kanpainak nahi duena, Europako gazteriari zuzenduta dagoen, diru-laguntzarik handiena duen eta osoa den programa ezagutaraztea da.

Proiektu honek, gizarte balioak eta solidaritatea sustatzen dituen heinean, aukera paregabea suposatzen du beste errealitateekin kontaktuan egoteko konpromisoa agertzen duten gazteentzat.

Ekimen honen berri hedatzen lagundu nahi du “Virgen Niña” ikastetxeak, Amurrioko nahiz lurraldeko gazteek Europatik datozen aukerak ezagutu eta onura atera diezaiotela nahi izango genuke. Horretarako irekiko dizkiegu gure ateak Aiaraldean interesatuta dauden gazte guztiei.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide