Bi enplegu-programa jarriko ditu abian Amurrioko Udalak, Lanbidek eta Europako Gizarte Funtsak diruz lagunduta. Lau gazte kontratatuko ditu jardunaldi osoz, 8 hilabeterako.
Lau gazte horietako hiru peoi espezialistak izango dira eta “Amurrioko udalerriko naturako pasealekuen kontserbazio, mantentze eta handitze lanak” egiteaz arduratuko dira, tokiko erakundeak azaldu duenez. Laugarren gazteak artxibategi laguntzaile funtzioa beteko du eta “digitalizazio bitartez dokumentazioa eskuragarriago jartzea” izango du helburu.
Baldintzak
Enplegu deialdian parte hartu nahi duten pertsonek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte: Amurrion erroldatuta egotea, 16-30 urte izatea, langabezian eta Lanbiden inskribatua egotea, enplegu eskatzaile gisa altan egotea eta Gazte Berme Sisteman izena emanda egotea, besteak beste. Azaroan hasiko dira kontratazioak. Udalean lortu daiteke deialdiaren gaineko informazio gehiago.