Terrorismoa goratzea egotzita espetxeratu zuten, Amurrioko Jaietan dispertsioa salatzeko ekimen batean parte hartzeagatik.
Azken asteetan asteburuko baimenak eskuratu ditu Remirezek. Horien bidez aukera izan zuen familia eta lagunak bisitatzeko. Besteak beste, Iñigo Cabacasen familia babestu zuen Bilboko Epaitegietan. Azaroaren 3an, baina, behin betiko askatasuna eskuratuko du.
Egun osoko egitaraua
Amurrion egun osoko egitaraua antolatuta dago larunbaterako. Kalejira, herri bazkaria eta kontzertuak egongo dira, besteak beste. Txokogorri tabernan erosi daitezke bazkarirako tiketak