Apirilaren 6an izango da Puntazo Egunaren X. edizioa

Txabi Alvarado Bañares 2018ko urr. 31a, 09:00
Iragan apirilean egin zen Puntazo Egunaren azken edizioa. / Aiaraldea.eus

Galdetegi ireki bat atondu dute, aurreko edizioa baloratu eta hurrengorako ideiak jasotzeko. Iragan apirilean egin zuten IX. edizioa.

Amurrioko jai koadrilak hasi dira datorren Puntazo Eguna antolatzen. Eman dute lehenengo pausoa: Inkesta irekia plazaratu dute, jendearen iritzi eta ekarpenak jasotzeko. “Galdetegia Puntazo Egunaren IX. edizioari buruzko iritziak batzea du xede, jendearen ikuspuntua jakiteko eta aurtengo ediziorako hobetu ahal ditugun ekitaldiak lantzeko”, azaldu dute jai koadriletako kideek, “guretzat interesgarria zein garrantzitsua da jakitea jendeak zer nolako ekitaldiak dituen gogoko eta zeintzuk aldatuko lituzke, azken finean jendearen parte hartzeari esker ospatzen da egun hori”.

Erantzun asko batu dituzte dagoeneko, baina gehiago jaso nahi dituzte, “planteamenduari hasiera emateko”.

Apirilaren 6an
Datorren urtean egingo dute jaiaren X. edizioa, apirilaren 6an. “Gogoekin gabiltza laster informazio gehiago aurreratzeko”.

Iragan apirilean egin zuten jaiaren azken edizioa:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide