Bost urtez jarraian Amurrioko Judo Superkopa antolatzen aritu ostean, aurtengo edizioan berrikuntzak egitea erabaki du Amurrioko Judo Klubak. Horrela, azaroaren 10ean Amurrio Hiria Nazioarteko Judo Txapelketa egingo da Bañueta kiroldegian.
Haur-kategoriako txapelketa izango da azaroaren 10ekoa eta norgehiagokak 10:00etan hasiko dira. Izena emateko epea zabalik da dagoeneko eta amurriojudocopa@gmail.com helbidera idatziz egin beharko da.
Elkartasun ekimena
Txapelketa solidarioa izango da Amurrio Hiria, lehiaketan ateratako diruaren zati bat Senegalgo herri bateko judo taldea laguntzera bideratuko baita.
Antolakuntzak “Groep Baobab” gobernuz kanpoko erakundearen laguntza jasoko du horretarako. Halaber, judogi (judoa praktikatzeko elementuak) zaharrak Senegalgo taldeari emateko eskaera ere luzatuko diete txapelketako parte hartzaileei.