Reforren belar artifizialeko azpiegituran milioi bat euro baino gehiago erabili izana salatu du Orain Amurriok

Erredakzioa 2018ko aza. 4a, 08:00

1.071.925 euro euro bideratuko ditu udalak Reforren belar artifizialeko zelai berria jartzera. / Aiaraldea.eus

Oposizioko talde politikoko kideek adierazi dute kirol azpiegiturak hobetzearen alde daudela, baina zelai horretara bideratu den dirua gauza garrantzitsuagoetan erabiltzeko aukera zegoela.

Orain Amurriok prentsa-oharra plazaratu du salatzeko udalak 1.071.925 euro baliatuko dituela Reforren belar artifizialeko zelai berria jartzeko. Talde politikoak azaldu duenez, Arabako Foru Aldundiak 647.000 euro jarriko ditu eta 424.925 euro, aldiz, tokiko erakundeak.

Oposizioko talde politikoko kideek nabarmendu dute ados daudela herriko kirol azpiegiturak hobetzearekin, baina gehiegizkoa iruditzen zaie zelai berria jartzeko milioi bat euro baino gehiago erabiltzea, herrian bestelako premiak daudela iritzita.

Orain Amurrioren aburuz, garrantzi handiagoa izango luke Gizarte Zerbitzuak indartzea, Berdintasun Saileko teknikariaren lanaldia handitzea, Ondare Higiezinen gaineko Zergan hobariak ematea diru-sarrera murritzak dituzten familiei edota pobrezia energetikoaren aurka borrokatzea, besteak beste.
 
Era berean, Foru Aldundiaren dirua beste proiektuetara bideratu beharko litzatekeela uste dute Orain Amurrioko kideek, “bertan ere EAJk gobernatzen duela” kontuan izanda. “Diru publikoa beharrizan sozialetarako eta herritarrek benetan aldarrikatzen dituzten eraikin publikoetara bideratzeko aukera galdu dugu".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide