Garrastatxuko Txosnaren enkantea egingo du Baranbioko Administrazio Batzarrak datorren azaroaren 29an. 100 eurokoa izango da irteera prezioa. Kontratua urte bakarrerako izango da, baina aukera egongo da bost urtera arte luzatzeko.
Enkantean parte hartzeko mezu bat bidali behar da j.a.baranbio@gmail.com helbidera. “Baldintzak interesatuei zehaztuko dizkiegu”, azaldu dute administrazio batzarreko kideek.