aiaraldea.eus

Amurrioko Udalak bi langabetu kontratatuko ditu igeltserotza lanak egiteko

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala   Jendartea  Amurrio

Programa horren bitartez bi langabetu kontratatuko dira 6 hilabetez, jardunaldi osoan.

Amurrioko Udalak bi langabetu kontratatuko ditu igeltserotza lanak egiteko
Igeltserotza laneatn arituko dira beharginak. / Municipalidad de Córdoba | Ikusi handiago | Argazki originala

Amurrioko Udalak, Arabako Foru Aldundiak, Arabako gune kaltetuetan enplegua sortzeko laguntza deialdiaren barruan dagoen “Refor: ekintzailetza dibertsifikaturako espazioak sortuz, II. Fasea” izeneko enplegu programa jarriko du martxan.

Programa horren bitartez bi langabetu kontratatuko dira 6 hilabetez, jardunaldi osoan. Enplegu eskaintzan interesatuta daudenek eskakizun hauek bete beharko dituzte: Amurrion erroldatuta egotea; langabezian eta Lanbiden-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda eta enplegu eskatzaile gisa altan egotea; eta gutxienez urtebeteko esperientzia profesionala izatea Lehen Mailako Ofizial kategorian igeltserotzan edo eraikuntzan.

Programan parte hartuko duten pertsonen aukeraketa Lanbideko eskaintzaren bitartez egingo da, eta interesatutakoek bertan eman beharko dute izena. Eskaintza aurkezteko epea azaroaren 12ra arte luzatuko da. Ondoren, hitzordua jarriko da eskakizunak betetzen dituzten hautagaiekin, lan esperientziari eta egoera pertsonalari buruzko baldintzak ebaluatzeko elkarrizketa egiteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa