Korrikaren datorren urteko edizioko spota eta oinarrizko informazioa zabaldu ditu AEKk. Aurkezpen bideoaren zati bat Amurrion grabatu zuten, hainbat herritarren parte hartzearekin.
Apirilaren 4an abiatuko da euskararen aldeko ekimen horren XXI. edizioa Garestik, 14an Gasteizen amaitzeko. "Klika" izango da lema. "Klika egitea aukera bat hartzea da, euskararen aukera hartzea, hautua egitea", azaldu dute antolatzaileek, "Euskarak hurrengo fasea klikatu du: akzioarena, konpromisoarena; euskara unibertsal bihurtuko dugu, eta klik eginen du denon zeruan. Euskal Herriak hartu du euskararekiko kontzientzia, sortu du euskal komunitatea. Euskararen aroan gaude; orain da unea: etorri euskarara, aktibatu, erabakiak hartu, klik egin, euskaraz egin".
Omendua, Txilardegi
Omendua, aldiz, Txilardegi izango da, euskara batuaren sorreraren 50. urteurrena probestuta. "Egundoko lana egin zuelako, eta euskaldunon historian egin den gauzarik inportanteena ziur aski Txillardegiri zor diogulako".
Korrikaren 20. edizioa eskualdeko hainbat herritatik igaro zen duela bi urte: