aiaraldea.eus

Dena prest Lezamako Jaietarako

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Kultura  Amurrio  Amurrio: Lezama

Antolatzaileek adierazi dute doako autobus zerbitzua egongo dela larunbat gauean.

Dena prest Lezamako Jaietarako
Herrien arteko herri kirolak egingo dituzte larunbatean. / Aiaraldea.eus | Ikusi handiago | Argazki originala

Asteburu honetan ospatuko dira Lezamako Jaiak. Ospakizunaren azken detaileak atontzen dabiltza antolatzaileak. Karpa eta eszenatokia muntatu dituzte, besteak beste:

Egitarau oparoa prestatu dute. Larunbatean mus txapelketa, umeentzako jokoak, txokolatada, herrien arteko herri kirolak eta afari herrikoia egongo dira. Urduñako The Pushermen bertsio taldea eta Lehian! erromeria arduratuko dira gaueko giroa alaitzeaz.

Igandean, aldiz, mendi ibilaldia eta nagusientzako bazkaria izango dira ekintza nagusiak.

Doako autobus zerbitzua
Antolatzaileek gogorarazi dute aurten ere autobus zerbitzua egongo dela. Larunbatean 00:00etan abiatuko da autobusa Telefonikatik eta goizeko seietan itzuliko da. Igandean ere egongo da herrira igotzeko autobusa.

EGITARAU OSOA

Azaroak 10, larunbata

16:30 // Mus txapelketan parte hartzeko izen ematea

17:00 // IX. Mus Txapelketa  
Sariak:
1. Txapela eta 100 euro
2. Botila-sorta eta 50 euro
3. Botila-sorta eta 30 euro

17:30 // Umeentzako jokoak

19:00 // Txokolatada

19:30 // Herri kirolak

22:00 // Parrillada herrikoia

00:00 // Kontzertuak: Pushermen eta Lehian
*Doako autobus zerbitzua egongo da 00:00etan Telefonikatik, 6:00etan itzultzeko

Azaroak 11, igandea

10:00 // Lezamako IV. Mendi Martxa
Martxa 10:00etan abiatuko da Lezamatik eta 12 kilometrotako ibilbidea osatuko du. Inskripzioak euro 1 balioko du.

12:00 // San Martinen omenezko meza

12:30 // Zozketa elizako arkupeetan

14:00 // 65 urtetik gorakoentzako lezamarrentzako bazkaria

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa