Asteburu honetan grabatu du Luis Vilek No decimos nada ikus-entzunezko proiektua, Amurrio Antzokian. Vladimir Maiakovski poeta errusiar komunistaren Eta ez genuen ezer esan olerkia musikatu du artista amurrioarrak, Maria Rivero abeslariarekin batera. Biak agertzen dira bideoan kanta abesten, hainbat herritarrekin batera.

Maiakovski oinarri
“Maiakovskiren poema hori mundu guztiko eskoletan memorizatu beharko litzateke, etorkizuneko belaunaldiek ez diezaieten berriz men egin asmo totalitarioak dituzten fartsa politikoei”, adierazi du Vilek. Zinemagile eta musikari amurrioarrak eskerrak eman dizkie grabaketan parte hartu duten pertsona guztiei.
Gorka Chamorro ugaoarra aritu da kameralari gisa, eta Alfredo Remirezek ere hartu du parte egitasmoan. “Eskerrak eman nahi dizkiot, espetxeak ez dizkiolako sinesten duen horretan borrokatzen jarraitzeko gogoak kendu”, aipatu du Vilek sare sozialetan zabaldutako mezu baten bidez.
