Jon Maiak Lauaxeta eta Lorca poetak omenduko ditu larunbatean

Erredakzioa 2018ko aza. 22a, 07:10
Jon Maia da obraren sortzailea.

Ele! Lauaxeta-Lorca ikuskizuna eskainiko dute Amurrio Antzokian 20:00etatik aurrera larunbatean. Jon Maia bertsolariak, gidoia idatzi ez ezik, antzezle lanak ere egingo ditu.

Larunbatean 20:00etatik aurrera olerkiak, musikak eta dantzak bat egingo dute Amurrio Antzokiko oholtzan, euskaraz eta gazteleraz. 12 euro balioko du sarrerak, 10 euro bazkideentzat. Aiaraldea.eus-ek ere sarrerak zozketatuko ditu.

Ele! Lauaxeta-Lorca ikuskizuna Jon Maiaren sorkuntza da eta frankismoak fusilatutako bi poeten -Esteban Urkiaga "Lauaxeta" eta Federico Garcia Lorca- bizitzak eta testuak batzen ditu.

Berez, memoria historikoa eta herri ezberdinetako lagunek partekatu ditzaketen balioak jorratzen ditu lanak. Izan ere, Lauxetak gutun bidez proposatu zion olerkari andaluziarrari elkartzea. Jon Maiaren iritziz, bizkaitarrari miresmena eragiten zioten Lorcaren poesia eta filosofia herritarra.

Bertsolaria izan da obraren sortzailea eta gidoilaria. Horrez gain, antzezle lanetan arituko da larunbatean. Ele! Lauaxeta-Lorca proiektuaren talde tekniko osoa hurrengoa da:

  • Egilea: Jon Maia
  • Koreografoa: Andoni Aresti
  • Ekoizpena: Karabansarai Produkzioak
  • Gidoia: Jon Maia
  • Zuzendaritza: Josu Cámara
  • Musika: Gorka Hermosa
  • Musika zuzendaritza: Jose Antonio Soria Pitti
  • Antzezleak: Jon Maia, Ana Salazar, Arkaitz Pascuas, Angela Carbajo de Lera, Gorka Hermosa, Jesus Prieto.
  • Jantzien diseinua eta errealizazioa: Leire Santillan
  • Flamenkizatu (musika zuzenean): Jesús Prieto "Pitti" (gitarra), Gorka Hermosa (akordeoia)
  • Hizkuntza: Euskara eta gaztelania (testua bi olerkarien jatorrizko lanean oinarritzen da)
  • Iraupena: 85 minutu
  • Publiko mota: Heldua

 Aiaraldea hedabideak ikuskizunera joateko sarrera bikoitza zozketatuko du ostiralean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide