Parte hartzerako aurrekontuen lehentasunak zehaztuko dituzte gaur

Erredakzioa 2018ko aza. 27a, 11:12

218 inbertsio-proposamen jaso dituzte guztira.

18:00etan egingo da saioa, Katekesi aretoan. 5.000 eurotik gorako aurrekontua duten 49 proposamen baloratu beharko dituzte parte hartzaileek.

Gaur arratsaldean egingo dute AmurriokoEKIN parte hartzerako aurrekontu kanpainan aurkeztu diren proposamenak baloratzeko saio irekia. 18:00etan izango da zita Katekesi aretoan, eta nahi duen 16 urtetik gorako amurrioar orok hartu dezake parte bertan.

218 proposamen aurkeztu dira guztira aurtengo kanpainara. Horietako batzuk bateratu egin dituzte, gauza bera adierazi nahi zutelako.

Egon dira baita ere albo batera utzi diren ideia batzuk, gutxiengo baldintzak (proposatzailea Amurrion erroldatua egotea eta gutxienez 16 urte izatea) betetzen ez zituelako.

Ondoren, udal teknikariek balorazio gauzatu dute eta batzuk baztertu dituzte: udalaren konpetentzia ez direlako, inbertsio bat ez direlako, 400.000 euroko gehienezko aurrekontua gainditzen dutelako edota jada egitea aurreikusia dagoelako.

Gauzak hala, guztira 64 proposamen igaro dira lehentasunak ezartzeko fasera. Gaurko saioan 64 horien artean 15 gailenduko dira, eta azken fasera (bozketa herrikoira) igaroko dira.

5.000 eurotik beherako 15 proposamen daude baita ere, baina horiek ez dira gaur landuko, zuzenean pasako baitira azken fasera.

Hauek dira gaur baloratuko diren 64 proposamenak:

1

Ispilu bat jartzea Juan Aranoako irteera hobetzeko (Alkinar)

600 €

4

San Jose auzoko 4 bloke ilaren artean dauden aparkalekuak mugatzen dituzten lerroak margotzea

1.200 €

8

24 orduko kamerak jartzea segurtasun arazoak dituzten udalerriko puntu estrategikoetan

30.000 €

10

Etxegoien kalean konponbide integrala egitea, aparkaleku bat eginez eta kale honetako aparkatzeko bi ilaratatik bat kenduz

300.000 €

12

Abiadura 30 km/h-ra murriztea Landaburu/San Joseko Amurrioko sarreran/irteeran

4.600 €

14

Liburutegirako beste hiru ordenagailu erostea

3.500 €

22

Kultur etxearen goiko solairua garbitzea/berriztatzea (pinturarako eta zeramikarako erabiltzen dena)

12.405 €

24

Azoka Zaharreko eraikinaren zaharberritze partziala, erabilera anitzeko estalitako gune gisa

400.000 €

28

Reforreko kirol gunea hobetzea (saskibaloi, futbol eta tenis (ez estali) pisten eta gimnasioaren hobekuntza)

400.000 €

29

Tenis pisten lurzorua berriztatzea eta pistei estalkia jartzea.

400.000 €

30

Skate pista (skatepark) handitzea: Beste Pumptrack pista bat egitea

55.000 €

31

Adinekoentzako ariketa gunea parke handian

46.464 €

34

Aiarako bolatokia egitea Amurrio erdialdean (Jauregiko Landa plaza)

180.000 €

37

"Ibilbide osasungarriak" zaintzea eta bultzatzea

150.000 €

40

Mahai gehiago jartzea udako igerilekuetan

3.000 €

43

Bizikletak uzteko lekua Reforretik gertuko poligonoan (Kirtana zentroa)

2.000 €

45

Matias de Landaburuko pilotalekua hobetzea

400.000 €

47

Kalistenia egiteko jolas, tresna edo lanabes gunea

4.995 €

50

Gimnasia erritmikoa egiteko tapiza

4.980 €

51

Kiroldegira sartzeko atea aldatzea. Ate automatikoa jartzea

43.400 €

57

0 eta 12 urte arteko umeentzat ludoteka egokitzea, zenbait gunerekin. (Kili Kolo izandakoan)

38.000 €

62

San Joseko Gaztetxearen segurtasun eta ebakuazio baldintzak hobetzea

100.000 €

68

Amurrioko bidegorri sarea hobetzea

200.000 €

82

Iparraldetik Olakoibar/Abiagara doan gunearen atzealdean paperontziak jartzea

4.500 €

86

Paperontziak berriztatzea, hermetikoagoa izango den eta urez beteko ez den eredua bilatuz

36.750 €

93

Arenaldeko Errepidea Konpondu

56.960 €

97

Eserlekuak jartzea “Mariaren Bidean” (Cerrajeria kalea), atseden hartu ahal izateko.

3.000 €

99

Parkean, pasealekuetan eta ibilbide osasungarrietan, irisgarritasunaren legea betetzen duten eserlekuak jartzea edo zaharrak ordeztea.

50.000 €

101

Karrozen aparkalekuan dagoen egungo karabanen aparkalekua egokitzea eta amaitzea.

62.160 €

104

Ugartebitxin, 18 zenbakiaren pareko bidegurutzean, ezkerraldetik eta eskuinaldetik doazen etxeen trazatua adieraziko duen eskema jasoko duen informazio kartela jartzea

3.800 €

106

Oztopo arkitektonikoak kentzea: estoldak eta txorkoak 0 kotan.

200.000 €

116

Erdian platera duten iturriak aldatzea, umeentzako guneetan, batez ere.

12.800 €

117

Parke linealean iturriak jartzea, Zabalibar kaletik gertu

4.800 €

119

Eserleku eta paperontzi gehiago parkean, kasonaren eta kultur etxearen artean eta Etxegoien kalean.

7.800 €

131

Gune ludikoa eta ur zurrusta bertikalak instalatzea Amurrioko parkean

266.000 €

132

Baranda Udaletxeko plazako farmaziako eskaileretan

750 €

133

Jose Madinabeitiako espaloia konpontzea, "Pitimini" plazaren parean

37.350 €

138

Proiektorea Nagusien Etxean

800 €

139

Zenbait jarduerarako musika ekipoa Nagusien Etxean

4.100 €

141

Adinekoentzako 16 ariketa gune egitea Amurrioko hainbat gunetan (Bañuetaibar, Goikolarra, Juan de Aranoa (Alkinar), Larrabe, San Jose, San Roke, Hirigunea eta Batzar Administratiboak)

92.928 €

142

San Mames Etxea” Etxebizitza Babestua eta institutua bereiziko dituen hesia jartzea

17.639 €

146

Reforren dagoen gimnasioa egokitu

20.000 €

155

Mugikortasun urria duten pertsonentzako sarbidea eta zuloak konpontzea "Residencias Maracay" eraikinaren inguruan, Landaburu 1, 3 eta 5.

80.000 €

158

Espaloia osatzea Aldaiturriagan

151.450 €

159

Autobusaren egungo kokalekua aldatzea zinearen eta Berriak supermerkatuaren artean dagoen gunera

130.300 €

160

"California plaza" konpontzea

168.000 €

162

Oinezkoentzako igarobidea Aldaiturriagan (California plaza)

90.000 €

168

Aparkalekuak Iparralde inguruan

400.000 €

170

Komun publiko auto-garbitzailea San Antonen.

100.000 €

175

Jende gutxien hartzen duten plazak zaharberritzea: Geltokiko plaza

400.000 €

177

Oinezkoentzako igarobidea "Pienso Ramón Pérez"-en parean

90.000 €

179

Aparkaleku kopurua handitzea herriaren erdialdean, Epaitegiaren inguruan

350.000 €

181

Yas garajearen atzealdetik geltokiraino doan ibai kanalizatuaren gainean bidea egitea

52.800 €

183

Igogailua Lukas Rey Haur Hezkuntzan

89.000 €

188

Oztopo arkitektonikoak kentzea hirigune osoan eta Lexarraga plazan

200.000 €

190

Goikolarra plaza konpontzea

120.000 €

191

El Salvador eraikinaren beheko solairua berrantolatzea, solairu horretan gizarte-kultura eta kirol taldeetarako lokalak jasotzeko.

398.600 €

198

Aldai kalean dagoen aparkalekua asfaltatzea eta egokitzea

220.000 €

199

Bañueta kiroldegiko irteeran noranzko bakarreko bi bideen espaloia urbanizatzea.

400.000 €

209

Iparraldeko atzealdeko bidea konpontzea

97.000 €

211

Komun publiko auto-garbitzailea San Joseko kiroldegiaren inguruetan

100.000 €

212

Boriñaur plazako 11, 12 eta 4 zenbakietako eraikinetako espaloietan oztopo arkitektonikoak (eskailera-mailak) kentzea.

200.000 €

215

Urrutia plazaren-Jauregiko Landaren egokitzapena

400.000 €

217

Emakumeentzako gunea

170.000 €

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide