Amurrioko Eroskiko bezeroen elkartasuna aitortzeko jaia egingo dute bihar

Aimar Gutierrez Bidarte 2018ko aza. 29a, 18:39
Amurrioko Eroski saltokiko bezeroen elkartasuna eskertuko dute biharko ekitaldian. / GoogleMaps

Amurrioko Eroski saltokiko bezeroak izan dira supermerkatu kateak martxan jarritako elkartasun ekimen gehienetan parte hartu duten bezeroak. Hori eskertzeko jaialdia antolatu dute biharko, 18:30etan, Amurrioko Juan de Urrutia plazan.

“Eskerrik asko Amurrio”. Lelo horrekin eskertu nahi izan ditu Eroski supermerkatu kateak Amurrion dituen bezeroak, kateak martxan jarritako elkartasun ekimenetan gehien parte hartu dutenak izateagatik.

"Elkartasun Izarrak" egitasmoa
Eroskik urtero Gabonetan abian jartzen duen ekimena da “elkartasun-izarren” salmenta. 2 euroko kostua dute izarrek eta, aurten, ateratako dirua UNICEF erakundeari emango diote, pobrezian bizi diren haurrak laguntzeko.

Amurrioko Eroski saltokia izan zen 2017an izar gehien saldu dituen denda. Horretan bakarrik ez, beste hainbat egitasmotan ere amurrioarrek parte hartze handia dutela gogorarazi dute Amurrioko Eroskiko arduradunek: “elikagai bilketa, poltsa-solidarioa, janaria alferrik ez botatzeko sentsibilizazio kanpainak…”.

Eli Pinedo eskubaloi jokalari amurrioarra bertaratu zen herriko saltokira langileei Eroskiren izenean esker ona adieraztera. Langileek protagonismo guztia amurrioarrena dela adierazi dute, “oso pozik gaude aitortzarekin baina Amurrioko herritarrei esker izan da guztia, herri ederra baita”.

“Eskerrik asko Amurrio” jaialdia
Aitortza jaia 18:30ean hasiko da, Amurrioko Juan de Urrutia Plazan. Amurrioko Eroski saltokiko langileek parte hartuko dute bertan, besteak beste. UNICEF eta AEFAT erakundeetako kideak ere egongo dira bertan. Ataxia-telangiektasia gaixotasunaren ikerkuntzaren alde lan egiten duen elkartea da AEFAT.

Sare sozialetatik ere ekitaldiaren jarraipena egingo duela iragarri du Eroski taldeak, #EskerrikAskoAmurrio traola erabilita.

Sorpresaz betea egongo da ekitaldia, antolatzaileek “musika eta argi ikuskizuna” iragarri dituzte. Herriko txikienek ere izango dute ondo pasatzeko aukera, eurei zuzendutako txokolatada egongo baita.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide