Gaur abiatuko dituzte Saratxoko jaiak

Erredakzioa 2018ko aza. 30a, 15:01
Saratxoko jaien irudia. / S. J. B.

Gaur hasi eta hurrengo ostiralean -abenduak 7- bukatuko dira ospakizunak.

Gaur 22:00etan abiatuko dira jaiak Saratxon. Barbakoa herrikoia eta musikatua egingo dituzte

Dena den, egitaraua luzea izango da. Bihar Mus Txapelketa jokatuko dute eskola zaharrean. Izena emateko Dani tabernara (945 891 367) jo beharra dago eta 20 euro ordaindu. Gehienez, 32 bikotek parte hartuko dute.

Igandean ohiko mendi ibilaldiaren XVI. edizioa antolatuko dute. 12 kilometroko luzera izango du eta 09:00etan hasiko bada ere, ordubete lehenago eman behar da izena. Helduek 3 euro ordainduko dituzte eta adin txikikoek ezer ez. Ataxia telangiectasia gaixotasuna ikertzera bideratuko da biltzen den dirua.

Ostegunean, abenduaren 6an, meza abestua egingo dute 12:00etan eta gero Oilarrak abesbatzaren emanaldia egongo da.

Azkenik, ostiralean, 13:30ean meza egingo da, 14:30ean bazkari herrikoiaren txanda helduko da eta 18:00etan erromeria eta karaokea egongo dira. Bukatzeko, suziriak jaurtiko dituzte 20:00etan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide