aiaraldea.eus

Giro onean ospatu dute Saratxoko Jaien lehen zatia

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Amurrio  Amurrio: Saratxo
Giro onean ospatu dute Saratxoko Jaien lehen zatia

Asteburuan izan da Saratxoko Jaien lehen zatia. Kontzertuak, mus txapelketa eta mendi ibilaldia egon dira, besteak beste. 

Ostegunean emango diote jarraipena jaiei. Meza abestua egingo dute eguerdiko hamabietan eta Oilarrak abesbatzak emanaldia eskainiko du jarraian.

Ostiralean -abenduak 7-, aldiz, 13:30ean egingo da meza. 14:30ean bazkari herrikoia egongo da eta 18:00etan erromeria eta karaokea. 20:00etan, aldiz, suziriak jaurtiko dituzte, jaiei amaiera emateko.

Argazkiak: Saratxoko Jai Batzordea

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa