Dirudienez, olioa isuri da eta horren ondorioz piztu da sua. Fabrikaren barrenean jazo da ezbeharra, baina arin bideratu dute egoera. Aiaraldea hedabideak jakin duenez, eguerdian gertatu da istripua. Arabako suhiltzaileak bertaratu dira eta ordu erdian itzali dute sua. Adierazi dutenez, ez da kalterik ez eta zauriturik egon.
Amurrio. Tubos Reunidos. Enpresa batean sutea, kontrolpena, Larrialdi zerbitzukoek lekuan lanean.#sute
— SOS Deiak - 112 (@112_SOSDeiak) 2018(e)ko abenduaren 2(a)
Sua itzalita, suhultzaileak parkera bueltatzen ari dira. Labe bat hondatuta geratu da enpresak konpondu arte. Ez dago zauriturik.
— Arabako Foru Suhiltzaileak (@BomberosAraba) 2018(e)ko abenduaren 2(a)